Hainbat kirolek Arrasateko alde zaharra hartu dute

Jagoba Domingo 2017ko eka. 10a, 14:21

Errugbiaren gaineko azalpenak ematen neska-mutikoei Herriko Plazan.

Kirol erakustaldi ederra egin dute Arrasateko hainbat klubek Herriko Plazan, Seber Altube plazan eta Biteri plazan. Ikusmina sortu dute futbola, eskubaloia edo saskibaloia bezain ohikoak ez diren kirolek eta judo, kenpo eta karate erakustaldietan herritar dezente batu da.

Besteak beste, pilotaz, boleibolaz, bocciaz eta errugbiaz gozatzeko aukera izan dute arrasatearrek; eta batek baino gehiagok ez du aukera galdu eta kirol horiek ezagutzeari egin dio.

Klubentzako garrantzitsua

Hainbat klubetako kideek horrelako egunen garrantzia azpimarratu dute; izan ere, neska-mutikoak kirol berrietara gerturatzeko aukera paregabea da eta errugbian kasu, aurreko urtean Kirola Kalera egunean kirol hori ezagututako batzuk errugbian jokatzeari ekin diote aurten. Argi geratu dena da kirola Arrasaten osasuntsu dagoela eta harrobia indartze aldera horrelako ekintzak eragina izan dezakeela aurrerantzean.

Erlazionatuak

Kirola Kalera Eguna Arrasaten

Jagoba Domingo 2017 eka 10 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak