Beste behin Zaldibarreko harmailak bete egin dira areto futbolaz gozatzeko; Zaldibar txapelketako finalaz gozatzeko eta aurten Legends taldeak eraman du saria etxera. Finala hasi eta minutu gutxira Betrayersekoak markagailuan aurretik jarri diren arren, atsedenaldira banakoarekin joan dira. Bigarren zatian ostera, Legends-ekoak aurre hartu diete markagailuan eta berriz ere berdinketa lortu duten arren, norgehiagoka amaitzeko minutu gutxiren faltan Asier Mansok egin du 3-2koa.
Lorra eta Jibaros taldeek lehiatu dira hirugarren postua lortzeko eta partidua 4-4 amaitu ostean, penaltiek erabaki dute irabazlea; Elorra.