Lagunartean eta ekitaldi askorekin ospatu dute Arizmendi ikastolaren eguna

Mirari Altube Arrese 2017ko eka. 9a, 19:01

Puzgarrietan saltoka jardun dute, tailerretan eskulanak eta esperimentuak egin dituzte, jolasean aritu dira diaboloarekin edo zinta gainean, taloak jan dituzte eta hainbat eratako ikuskizunekin gozatu. Horiek eta gehiago izan dituzte Arizmendi ikastolako lagunek Biteri plazan, ikasturte bukaera ospatzeko.

Jai giroa izan da nagusi ikastolaren bueltan gaur, ekainak 9. Ikasturtea bukatzear da eta lagunartean agurtu gura izan dute guztiek. Hori horrela, ikastolako ikasleak, irakasleak eta senideak gonbidatu dituzte bai jaialdira, bai ekitaldiotan parte hartzera. Bertsolarien eta trikitilarien saioak izan dira, ikastolako abesbatzaren emanaldia, talde txikien musika emanaldiak eta hainbat eratako beste ekitaldi batzuk.

Jolas ere egin dute; txikienek gaztelu puzgarrietan, eta nagusiagoek xaboi burbuilak egiten, txanponak botatzen eta diaboloarekin, besteak beste. Bigarren eskuko jostailuak eta eskulanak ere saldu dituzte Jeiki fundazioarendako dirua lortzeko. Eta hori guztia jatekoak eta edatekoak lagun eginda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak