Ez da bestelako zauriturik izan. Jose Luis Etxeberria Porru Arrasateko Udaleko babes zibileko arduradunak Goienari adierazi dio istripuaren arrazoiak ikertzen dabiltzala. Gidariak autoaren kontrola galdu izanaren arrazoia izan daiteke, nahi barik, azeleragailua sakatu izana. Pintxo-pote eguna izanik, kalea eta espaloia jendez beteta zeuden ordu horretan. Lekukoak izua gainetik kendu ezinda zeuden.
San Frantziskoko biribilari buelta emanda, autoak kontrako noranzkoko erreia gurutzatu, espaloira igo eta eserlekua aurretik eroan ostean zutabe baten kontra jo du, baina ez du ez oinezkorik harrapatu ezta ondoko tabernetako kanpoaldean zegoen inor ere. Zutabean utzita zegoen bizikleta bat harrapatu du.