Mondrak jokalari eta talde nabarmenenak omendu ditu

Xabier Urtzelai 2017ko eka. 8a, 10:21
Kopa irabazi duen taldea, Monterronen saria jasotzen. Argazkia: www.mondragoncf.eus

Mondra futbol taldeak joan den zapatuan egin zuen ikasturte amaierako jaia, eta Monterronen batu ziren ikasturtean zehar berdegunean gehien nabarmendu diren talde eta jokalariak. Hala, besteak beste protagonista izan ziren emakumezkoen futbol taldeko ordezkariak, duela aste gutxi Kopa txapelketa irabazi dute-eta.

Mondrako futbol taldeko maila guztietako ordezkariak batu ziren ekainaren 3an Monterronen, gurasoekin eta zuzendaritzako ordezkariekin batera. Eta, hauek izan ziren jokalari nabarmenenak (Argazki gehiago klubeko webgunean, hemen):

  • Alebin A taldea: Unai Iragi
  • Alebin B taldea: Ion Barrenetxea
  • Alebin errendimendua: Eneko Villar
  • Infantiletako lehen maila: Ibai Etxebeste
  • Infantil Txiki: Gorka Armendia
  • Ohorezko infantilak: Jokin Perez
  • Lehenengo kadeteak: Ekain Unzueta
  • Ohorezko kadeteak: Beñat Biteri
  • Lehenengo gazteak: Unai Pascual
  • Ohorezko gazteak: Iñigo Arizmendiarrieta
  • Preferente mailako 'Pitxitxi'-a: Julen Valle
  • Preferente mailako jokalari lehiakorraren saria: Hasier Larrea
  • Preferenteko jokalari nabarmena: Markel Perez
  • Ohorezko mailako 'Pitxitxi'-a: Mikel Aizpurua eta Andoni Aizpurua
  • Ohorezko mailako jokalari lehiakorrenaren saria: Aitor Azkarate
  • Ohorezko mailako jokalari nabarmena: Gorka Eraña
  • Emakumezkoen taldeko 'Pitxitxi-a: Nerea Dorronsoro
  • Emakumezkoen taldeko jokalari lehiakorrenaren saria: Lide Zubiaga
  • Emakumezkoen taldeko jokalari nabarmenena: Uxue Ezpeleta
  • Entrenatzaile nabarmenenak: Andoni Ezkurra, Rakel Modino eta Odei Guridi

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak