Berri Txarrak taldearen ibilbidearen kontakizuna

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko eka. 7a, 10:36

Berri Txarrak musika taldeko Gorka Urbizu elkarrizketatu du Galder Perez kazetariak (Euskadi Irratia) hirugarren EKT saioan; bihar, eguena, 21:00ean izango da Goiena telebistan ikusgai. Aurreko saioak goiena.eus atarian eskuragarri daude.

1994. urtean jaio zen Berri Txarrak taldea, Lekunberrin. Laukote moduan hasi ziren: Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra-jolea), Aitor Goikoetxea (bateria-jolea), Mikel Lopez Rubio (baxu-jolea) eta Aitor Oreja (gitarra-jolea). 2004. urtean Orejak taldea utzi eta harrezkero hirukote formatuan geratu barik ari dira nafarrak. Hamar disko dituzte kalean eta beste hainbat argitalpenetan parte hartu dute; horrez gainera, 1.000 kontzertu eginda ere bai.

Taldeko abeslaria eta gitarra-jolea apirilean izan zen Aretxabaletako Ikus-entzunezkoen Fakultatean. Ikasgelan kontatutakoak laburbildu zituen gero, Galder Perez Euskadi Irratiko kazetariak gidatuta.

Bidean ikasten

Etorkizunera begira bizi direla zioen, proiektu berriak asmatzen eta sortzen. Azkeneko lanarekin,  baina –Denbora da Poligrafo Bakarra (2014)–, atzera begiratu dute, taldearen 20. urteurrenak horretara bultzatuta. "Ona da noizean behin atzera begiratzea egin dituzun gauzak baloratu ahal izateko", zioen Urbizuk.

Gertutasun handiko solasaldian murgildu ziren musikaria eta kazetaria, taldearen hastapenetatik abiatuta. Nostalgiaren kalteak bizi izan zituen taldeetako bat izan zela kontatzen hasi, eta gaur egungo taldeek duten zailtasunen gaineko iritzia ere eman zuen. "Gaur egun dena dago eskuragarriago; ekoizpen  eta informazio handia dago, baina zalantza dut, horiek entzun edo behar duten denbora nahikorik eskaintzeko aukerarik dugun. Talde hasiberriek oso zaila dute tokitxo bat egiteko anabasa atomizatu honetan".

Imitatzaile asko musika arloan

Karaokeak bogan daude, eta Urbizuk horiekiko kezka adierazi zuen: "Nazkatuta nago hedabideetan musikari ematen zaion tratuarekin. Iruditzen zait sormena ez dela behar beste baloratzen. Ahots ona duen jende asko dago, baina horietatik zenbatek sortzen dute?".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak