Hain zuzen, joan den asteburuan izan zuten Durangoko Landakon ikasturteko azken txapelketa ofiziala, Euskadiko Amateur mailako Federatuen txapelketa.
Txapelketara, kadete B mailako taldekako kategorian bi talde izan zituzten Dragoiek, eta biek lan aparta egin zuten, lehenengo eta bigarren postuan sailkatu ziren-eta. Talde bateko ordezkariak izan ziren Naroa Errasti, Leire Lara, Malen Balerdi, eta Noah Berroval, eta ordezkari arrasatearrak bigarren postuan sailkatu ziren. Eta, bigarren taldeko ordezkariak izan ziren Izaskun Gartzia, Eider Lasanta, Nahia Irazola eta Uxue Azkue, eta horiek txapelketa irabazi zuten. Banaka –sokaz eta uztaiaz– Nekane Magaña hirugarren izan zen, eta Noah Berrocal bederatzigarren.