Haurren danborradako banderadunak definituta

Xabi Gorostidi 2017ko ekainaren 6a

Honako hauek izan dira zozketa bidez aukeratuak izan direnak: Beñat Zalama (Jenerala), Maddi Petreñas (Ikurriña), Irati Unamuno (SUDC) eta Itsaso Urgoitia (Arrasate). Argazkian duten irribarreak agerian uzten du egun ahaztezina biziko dutela ekainaren 17an. 

Bestalde zehaztu dituzte danborradarako arropa bilketen egun eta ordutegiak. SUDCek Nafarroa etorbidean duen lokaletik pasa beharko da ondorengo egunetan:

  • Kantinerak, gastadore eta abanderadak: ostirala 9, 16:30-18:00.
  • Sukaldarien arropak jasotzeko: astelehena 12, 16:30-18:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak