Motor gidari batek istripua izan du Arrasaten, Sara inguruan

Eneko Azkarate 2017ko eka. 5a, 19:00

Motorra lurrean, bidegurutzetik gertu.

Istripua izan du motorrean zihoan gidari batek Epeleko eta Kanpanzarreko errepide zaharrak bat egiten duten bidegurutzetik gertu, Sara inguruan. Segurtasun sailaren arabera, 18:30ak aldera gertatu da. Motor gidariak bizkar eta lepo aldean min hartu du. Istripuan ez da beste ibilgailurik inplikatuta, Honda Forza markako motorraz gain. Anbulantziak berehala gerturatu dira eta Arrasateko ospitalera eroan dute motor gidaria. Trafikoa bideratzeko lanetan ibili dira ertzainak eta Arrasateko udaltzainak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak