Aurretik izena emandakoak 325 izan ziren eta egunean bertan ere 50 lagun gerturatu ziren. Eguraldi eskasaren erruz antolatzaileek erabaki zuten Anbotora igoera kentzea ibilbide luzetik, gainerakoan, ez zen aldaketarik izan: "Arazorik gabe, dena ondo joan da eta eguraldi txarra ikusita parte hartze handia gero!".
Lehenengoak bost ordu baino gutxiago behar izan zituen bukatzeko, eta azkenengoa 17:30ean helmugaratu zen.