Finalerdi bat ez da egunero jokatzen, eta asko izan dira Zaldibar txapelketako partiduak ikustera gerturatu direnak. Elorra eta Legends izan dira frontoiko kantxara salto egin duten lehenak. Oso partidu parekatua izan da, eta azken unean Legends taldearen alde edukitako penalti bikoitz batek erabaki du azken emaitza (3-4).
Betrayer eta Jibarosen arteko finalerdiaren emaitza aldiz, oso bestelakoa izan da. Talde beteranoak 7-1 irabazi du. Markagailuak kontrakoa adierazten duen arren, oso norgehiagoka estua izan da. Betrayer taldeko jokalariek aukera guztiak aprobetxatzen jakin dute, eta horiei esker lortu dute final handirako txartela.
Finala zapatuan
Ordutegia zehazteke dagoen arren, antolatzaileek aurreratu dute finala arratsaldean izango dela. Finalaren aurretik jokatuko da hirugarren eta laugarren posturako lehia.