Geroago eta gertuago daude Arrasateko San Juan jaiak. Bada, egun horretan izango diren ekitaldi ezberdinak antolatzen hasi dira eta horietako bat danborrada da. Txikien zein helduen danborraden entseguak hasi dira dagoeneko, eta horiek Arizmendi Ikastolako Gaztelupe gunean egiten dituzte. Txikienak zapatu goizetan biltzen dira eta helduak, berriz, astean zehar. Edozelan ere, Arrasateko danborradako kantineren entseguak egiteke daude. Horiek bi zapatutan izango dira, ekainaren 10ean eta 17an. Goizeko hamaiketan bilduko dira Txikitxi-Arrostaitz taldearen lokalean, Zerrajeran.