Herri Eskolako jaiaren erdigune bilakatuko da gaur Biteri

Xabi Gorostidi 2017ko eka. 2a, 11:09

Guraso elkarteak antolatuta, bertso saioa, argazki erraldoia eta tailerrak izango dira, besteak beste, eta baita edari eta pintxoak ere.

Arrasate Herri Eskolako ikasleek urte amaierako jaialdia egingo dute gaur. 14:30ean jolasak egingo dituzte Bedoñaben eta San Antolinen; eta Erguinen, aldiz, sokatira, zaku lasterketa, giza probak, lokotx-biltzea eta mota horretako herri kirolak.

Jaiak jarraipena izango du arratsaldean, eta Guraso Elkarteak hainbat ekintza prestatu ditu haurrek eta gurasoek primeran pasa dezaten. Hasteko, 16:30ean, 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako ikasleak Biterin batuko dira. Jarraian, Lehen Hezkuntzako ikasleek bertso saioa egingo dute, eta, horren ostean, argazki erraldoia egingo dute. Aurten ere Artgazki taldekoek egingo dute Herri Eskola osatzen dutenen familia argazkia.

Gero, mandalak, maskarak eta aurpegiak margotzeko tailerrak izango dira, eta, horrez gain, berbenatxoa, puzgarriak eta gurasoentzako barratxoa ez dira faltako; amaieran, aurretik eta egunean bertan saldutako  txartelen zozketa egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak