Zaldibarko kanporaketan ezustekoak izan dira

Xabier Urtzelai 2017ko eka. 1a, 14:52

Zapatu goizean jokatuko dituzte finalerdiak Legends, Elorra, Jibaros eta Betrayer taldeek, 11:30ean hasita

Joan den astean jokatutako final-laurdenetan ezustekoak izan ziren, eta ligan orain arte lider egon diren Aldatz eta Altza Porru kanpoan geratu dira Betrayerren (2-4) eta Elorraren (5-2) kontra galdu eta gero. Urtean zehar bikain ibili eta gero, fase erabakigarrian kanpoan geratu dira. Bestalde, Legendsek eta Jibarosek ere aurrera egin dute, finalerdietan daude, bi taldeek kontrarioei –Lasagabaster eta Africa United– seina gol egin eta gero. Hala, zapatuan, 11:30ean jokatuko duten lehen finalerdian Legends eta Elorra izango dira aurrez aurre, eta 12:30ean Jibarosek eta Betrayerrek neurtuko dituzte indarrak.

Lehen faseko partidu berberak 

Hain zuzen ere, bi talde horiek ligako lehen fasean neurtu zituzten indarrak, eta, orduan, Betrayerrek (7-5) eta Legendsek (3-1) irabazi zituzten partiduak. Ikusteko dago zapatuan zer gertatuko den.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak