Horma-irudi kolektiboa margotu zuten

Ane Vitoria 2017ko mai. 30a, 16:29

Arrasateko Emausek Ekocenterreko paretak horma-irudiz jantzi zituen joan den ostiralean. Prozesu parte-hartzaile baten bitartez anitz hitza margotzea aukeratu zuten.

Ekimena Arrasateko Emausen eskutik etorritakoa da eta herriko artistek eta Gaztetxokoetako zein ludotekako neska-mutikoak margotu zituzten Ekocenterreko paretak. Ekintza honen antolakuntza 12 lagunek jarri zuten martxan eta horretan, hainbat aukera ezberdin baloratu ziren. Bost saioren ostean, anitza hitza aukeratu zuten. Paretak margotzeko arrazoia hauxe dela esan du Emauseko kidea den Maider Sagredok: "Pareta honi bizitza emateko gogoa geneukan eta Emausen barruan zein kanpoan topatzen duguna aniztasuna da, eta gai hori hemen txertatu nahi genuen". 

Lexuri Doyague, Joana Mazisidor eta Helena Azkarragaurizar, artista arrasatearrak izan ziren Ekocenterreko kanpoko pareta margotu zutenak. Hasieran, mezuaren txertatzea kosta zitzaiela aitortu du Emauseko kideak;  baina, behin hitza aukeratuta, artistak berehala lanean jarri zirela esan du.

Ostiraleko ekintza horrek, gainera, bete-betean egiten du bat Emausen Besarkadak ekimenarekin. Bestela elkar ezagutuko ez luketen askotariko pertsonen topagunea izatea eta elkarrekin proiektu berriak gauzatzea da  ekimen horren helburua.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak