Mondra Kopako txapeldun!

Txomin Madina Milikua 2017ko mai. 27a, 22:15

Mondrakoak Kopa irabazi ostean. [ARGAZKIA;MONDRA]

Mondrako emakumezkoek azkenera arte borrokatu behar izan dute, baina penaltietan Urnieta baino hobeto ibili ostean, Kopa Arrasatera ekarri dute Andoni Ezkurraren neskek. Zorionak!

Denboraldia modu paregabean amaitu du Mondrako emakumezkoen talde nagusiak: Kopako finala irabazita. Beasainen izan da partidua, Urnietaren kontra, eta penaltiak izan dira irabazlea erabaki dutenak.

Talde zuri-morea izan da nagusi partiduaren lehen zatian. 3. minutuan etorri da lehen gola, Urnietakoek euren atean sartu dutena. Atsedenaldirako lau minuturen faltan egin dute Mondrakoek bigarrena, Rakel Modinok buruz baloia sarean sartu duenean.

Bigarren zatian, baina, laugarren minutuan Urnietakoek gola sartu dute, eta hor hasi dira  arrasatearren urduritasuna eta nekea nabaritzen. 20. minutuan egin dute urnietarrek bigarrena, eta azken orduerdian jokalari bat gutxiagorekin jokatu arren, partidua amaitu arte berdinketari eustea lortu dute Andoni Ezkurraren neskek. Penaltien  txanda izan da orduan, eta horretan fin ibili dira Arrasatekoak: bostetik bost sartu dituzte; Urnietakoek, bostetik lau.

Egindako lanari, saria

"Denboraldia luzea da, jokalariek esfortzu handia egin dute urte osoan zehar eta garrantzitsua da horrelako saria lortzea. Oso pozik eta ilusionatuta gaude", adierazi du partiduaren ostean Andoni Ezkurrak. Zaleen babesa azpimarratu du, izan ere autobus bat joan da Arrasatetik Beasainera, baita beste hainbat zale euren autoetan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak