Galdera ikurra irudikatuz, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen

Txomin Madina Milikua 2017ko mai. 27a, 14:09

Arrasateko Gure Esku Dagok antolatuta, eta ekainaren 10ean Bilbon egingo den ekitaldirako motorrak berotze aldera, galdera ikur bat irudikatzeko mosaikoa egin dute.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko arrasatear ugarik egin dute bat gaur eguerdi aldera Maalako biribilgunean egin duten mosaikoarekin. Erraldoi eta kilikiek, trikitilariek eta dultzaineroek lagunduta eta festa giroan Herriko Plazataik biribilgunera kale-jiran joan dira lehenengo, eta gero han irudikatu dute galdera ikur erraldoia.

Arrasateko Gure Esku Dagoko batzarkide Jasone Giraldok azaldu duenez, ekainaren 10ean BIlbon egingo duten Erabakitzeko prest ekimenaren berri ematea izan da gaurko ekintzaren helburua. Jendetsua izatea espero den mobilizazio horretan emango dute ezagutzera Itun Herritarra delako dokumentua.

Iragarri dute datozen egunetan hainbat mahai jarriko dituztela herrian ekimena diruz laguntzeko txartelak erosteko, baita ekainaren 10eko Bilboko ekitaldira joateko autobus txartelak eskuratzeko ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak