Erabakitzeko eskubidearen aldeko arrasatear ugarik egin dute bat gaur eguerdi aldera Maalako biribilgunean egin duten mosaikoarekin. Erraldoi eta kilikiek, trikitilariek eta dultzaineroek lagunduta eta festa giroan Herriko Plazataik biribilgunera kale-jiran joan dira lehenengo, eta gero han irudikatu dute galdera ikur erraldoia.
Arrasateko Gure Esku Dagoko batzarkide Jasone Giraldok azaldu duenez, ekainaren 10ean BIlbon egingo duten Erabakitzeko prest ekimenaren berri ematea izan da gaurko ekintzaren helburua. Jendetsua izatea espero den mobilizazio horretan emango dute ezagutzera Itun Herritarra delako dokumentua.
Iragarri dute datozen egunetan hainbat mahai jarriko dituztela herrian ekimena diruz laguntzeko txartelak erosteko, baita ekainaren 10eko Bilboko ekitaldira joateko autobus txartelak eskuratzeko ere.