Aniztasuna aldarrikatzeko horma-irudiak

Txomin Madina Milikua 2017ko mai. 26a, 22:15

Anitz hitza ardatz hartuta, Arrasateko Emausen Ekocenterreko paretetan horma-irudiak egin dituzte herriko artistek eta Gaztetxokoetako eta ludotekako neska-mutikoek.

"Egoitzaren paretei bizi eman nahi genien, eta Emausen bertan zein kanpoan aniztasuna aurkitzen dugunez, ideia hori txertatu nahi izan dugu; gizartea askotariko pertsonez osatuta dagoela islatu", azaldu du Emauseko Maider Sagredok gaur arratsaldean Arrasateko Ekocenterrean burutu duten ekintzaren  jatorriari buruz.

Hala, prozesu parte-hartzaile baten bidez aukeratua izan ostean, astean zehar anitz hitza margotu dute Ekocenterreko kanpoko paretetako batean Helena Azkarragaurizar, Lexuri Doyague eta Joana Manzisidor artista arrasatearrek.

Baina egoitzako kanpoko zein barruko beste pareta batzuk ere apaindu nahi izan dituzte, eta horretarako Txatxilipurdik kudeatutako Gaztetxokoetako eta ludeteketako gaztetxoen laguntza izan dute. "Hainbat ideia izan dituzte, eta horiekin osatu dugu hasierako horma-irudia"; dio Sagredok. Neska-mutikoek ederki pasatu dute, paretez gain, eskuak eta aurpegiak ere margoekin betez.  

'Besarkadak' ekimena

Gaurko ekintzak, gainera, bete-betean egiten du bat Emausen Besarkadak ekimenarekin. Bestela elkar ezagutuko ez luketen askotariko pertsonen topagunea izatea eta elkarrekin proiektu berriak gauzatzea da  ekimen horren helburua.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak