Red Dragons motorzale taldeak batutako jakiak Gipuzkoako elikagai bankuan daude, ia 300kg

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko mai. 26a, 09:55
Elikagai ez-galkorren entrega Gipuzkoako elikagai bankuan.

Apirilaren 22an Red Dragons motorzale taldeak irteera solidarioa egin zuen janaria biltzeko asmoarekin. Batu ziren elikagai guztiak sailkatu ostean, asteazkenean eraman zituzten jakiak Bergaran kokatuta dagoen Gipuzkoako elikagai bankura, guztira ia 300kg entregatu dira.

Maiatzaren 24an, asteazkena, Red Dragons motorzale taldeko kideek, 1. motor elkarretaratze solidarioan batutako elikagai ez-galkorrak Bergaran kokatuta dagoen Gipuzkoako elikagai bankura entregatu zituzten. 

Antolatzaileek, apirilaren 22ko ekitaldian parte hartu zuten guztiei esker ona luzatu nahi izan diete; "babesleei, parte-hartzaileei, laguntzaileei eta Arrasateko bizilagunei, beraien laguntzari esker egin da hau posible" adierazi dute.

Erlazionatuak

Motorrez bete da Arrasateko Herriko Plaza

Amaia Txintxurreta Guridi 2017 api 22 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak