Anitz hitza aukeratu dute Arrasateko EkoCenterreko hormak apaintzeko

Jokin Guridi 2017ko mai. 24a, 14:46

Lexuri Doyague, Helena Azkarragaurizar eta Joana Manzisidor artistek prestatu dituzte hormak ostiral honetan, maiatzaren 26an, herritarrek hormak margotu ditzaten. Parte hartzea edozein herritarri zabalik dago.

Arrasateko Musakola auzoan dagoen EkoCenterreko hormak apaintzeko Anitz hitza aukeratu da Emaúsek egindako deialdiari erantzun dioten inguruko bizilagunekin batera egindako lanketa baten ostean. Prozesu ireki honetan lau bilera egin dira eta aurkeztutako proposamen guztien artean anitz hitza izan da adostutakoa, interpretaziora zabalik dagoelako eta horma-irudia ikusterakoan bakoitzari ondorio propioak ateratzeko aukera ematen duelako.

Aste honetan zehar Lexuri Doyague, Helena Azkarragaurizar eta Joana Manzisidor artistak aritu dira hormak prestatzen eta gerturatzen diren herritar guztien artean margotuko dute ostiralean, maiatzaren 26an, 17:00ak eta 20:00 bitartean. Ekintza hau Besarkadak ekimenaren eskutik doa eta honek kultura, adin nahiz jatorri ezberdineko pertsonen arteko kohesio soziala bultzatzea du helburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak