Europarako txartela eskuratu du Istar Dapenak

Xabier Urtzelai 2017ko mai. 23a, 12:56
Istar Dapena, Jonathan Perez entrenatzaile eta taldeko kapitainetako batekin, asteburuan Sorian. Argazkia: Facebook/Real Sociedad.

"Urte osoa neraman helburu honen atzetik, eta lortu dut. Oso emaitza ona da, eta orain gozatzea tokatzen da, apur bat lasaituta. Ondoren, lanean jarraituko dugu gogor", adierazi du Istar Dapenak asteburuan bertan, Reala ordezkatzen Sorian egindako Ohorezko Mailako topaketan 5.25eko marka egin eta gero. 

Salto horri esker Arrasateko pertigistak Polonian egingo duten Europako Txapelketan parte hartzeko gutxieneko marka gainditu du. Uztailean izango da hitzordua, eta atseden hartu eta gero hitzordu hori prestatzen hasiko da, beste txapelketa batzuekin batera. Gainera, bakarkako emaitzarekin batera Real Sociedad taldeko atletek sekulako asteburua izan dute, eta Los Pajaritosko kirol instalazioetan jaun eta jabe izan dira. Gainotzeko kluben artean eurak gailendu dira. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak