Irabazik udal gobernuaren "utzikeria" salatu du auzoen harira

Xabi Gorostidi 2017ko mai. 23a, 08:32

Argazkia: Santa Marina auzoko jaiaetako irudia
Hauek era demokratikoago eta parte hartzaileago batean antolatzeko gaiari garrantzirik ez ematea leporatzen die. 2016ko urtarrilaren 18an planteatu zuten egitasmoa, eta udal gobernuaren "pasibitatea" ikusirik mozio gisa aurkeztu zuten maiatzeko osokoan. Bertan Oscar Garciak gaiari pertsonalki heltzeko konpromisoa hartu zuen.

Horren aurrean, prentsa oharra helarazi dute Irabazitik, gaiarekiko duten posizionamendua azaltzeko. "Arrasateko Irabazitik auzoetako bizilagunen parte hartze zuzena bultzatu nahi dugu auzo-batzordeetan. Horretarako, eztabaida bat sustatu nahi dugu auzo ordezkariak aukeratzeko prozesuari buruz. Gaur egungo sistemarekin alderdi politikoek aukeratzen dituzte auzo ordezkariak, eta gure ustez auzoetako bizilagunak izan beharko lirateke euren botoa emanez, auzoa ordezkatuko duen pertsona aukeratuko dutenak".

Arrasate demokratikoago eta parte hartzaileago baten aldeko apustua egin nahi dugu irmoki, eta horretarako udal gobernuari eta gainontzeko alderdi politikoei lanerako gonbidapena egiten diegu.

Gonbidapena eginda izan arrean Irabazitik mesfidantzaz ikusten duten udal gobernuaren inplikazioa. "Errealitatea ikusita, badirudi udal gobernuari beldurra ematen diola jendarteak eta auzoek euren arazoak konpontzeko antolatzeko gaitasuna izateak. Obra, Zerbitzu, Mantenu eta Auzoak batzordean lan egitera bideratu gintuzten, baina bertako arduradun den Oscar Garciak ez gaitu kontuan hartu. Egin duen gauza bakarra, auzo alkateekin batzartu eta ondoren gainontzeko alderdiei horri buruz informatzea izan da. Gure ustez ez du gure planteamendua ondo ulertu, edo ez zaio batere interesatzen gaur egun dagoen sistema kazikista aldatzea".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak