Iragarki "sexista" baten aurkako ekintza, Pottogorriak taldearen eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mai. 20a, 20:30

Arrasateko Arbolapetako telefono kabinako iragarki baten aurkako ekintza burutu du Pottogorriak taldeak: "Emakume estereotipatu hori al da edertasuna? Hori aldatu beharra daukagu; argi utzi nahi dugu ez dela herriko denda horren kontrako ekintza. Izan ere, Arrasateko hainbat erakusleihotan, telebistako iragarkietan.. ikusten ditugu egunero horrelakoak".

Jarraian, helarazi duten prentsa oharra osorik:

"Zein da produktua? Arbolapetako kabinan dagoen moduko iragarkia ikustean, zer da begietatik sartzen zaigun lehenengo gauza? Bikinia edo emakumea? Zein da produktua?

Horrelako iragarkiak hetero-patriarkatuaren tresna indartsuenetariko bat dira. Emakumeak sumiso menpeko eta kontrolatuta egoteko erabiltzen duten biolentzia sinbolikoa.

Emakume estereotipatu hori al da edertasuna? Hori aldatu beharra daukagu. Iledun emakumeak*, lodiak, granodunak, pekadunak, azalean orbainak eta zauriak ditugunak, hau da, emakume* errealak kalera atera behar gara eta komertzioetan erabiltzen den iragarki eredu hau aldatu behar dugu, GORPUTZ EREDU ANITZAK DIRELAKO EDERRAK.

Argi utzi nahi dugu ez dela herriko denda horren kontrako ekintza. Izan ere, Arrasateko hainbat erakusleihotan, telebistako iragarkietan.. ikusten ditugu egunero horrelakoak..

Gora gorputz anitz eta askeak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak