Josu Arkauzen eta Unai Paroten egoera salatzeko ekintza egin dute

Xabi Gorostidi 2017ko mai. 19a, 13:48

Ezezagun batzuek bake epaitegiko eraikinean pintaketak egin dituzte bart gauez, bi presoen irudiekin eta bakoitzak kartzelan daramatzan urteak irudikatuz; 26 Arkauzek eta 27 Parotek. Udal Gobernutik ez dute ekintzaren inguruko iritzirik eman nahi izan.

Ekintzaren egileek euskal presoen egoera "larria" salatu nahi izan dute, eta dei egin diote gizarte osoari "mendekuzko politika kartzelarioaren" amaieraren alde lan egiteko.

Maria Murgoitiori aipamena

Ekintza egin dutenek helarazi duten oharrean esker oneko hitzak izan dituzte berriki hil den Maria Murgoitiorentzat. "Bide batez gure maitasuna eta begirunea adierazten diogu urte luze hauetan borroka honetako lehen lerroan bide lagun izan dugun Maria Murgoitio Isasmendiri. Berak erakutsitako konpromisoa eredu da guretzako".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak