Burbuilez betetako munduan zehar bidaia bat egitea proposatuko dute taularen gainean izango diren Irina Martinezek eta Joan Laportak. "Dantzarekin, antzerkiarekin, zuzeneko musikarekin eta ikus-entzunezkoekin jolasten dugu kaleko musikari baten istorioa kontatzeko", azaldu du Laportak.
Familia giroan gozatzeko moduko lana da. "3 urtetik gorakoentzako pentsatuta dago, baina, paraleloki, haur horiekin doazen helduentzako ere aproposa da. Orain arte 200 emanalditik gora egin ditugu, eta hori da sumatu duguna".
Sarrerak bost eurotan eskura daitezke Amaia antzokiko leihatilan eta on line ere bai, Arrasate.eus atarian.