Enpresa batzordeak atzoko batzarraren aurretik euren egutegia bozkatzeko akordio printzipio bat lortu zuela jakinarazi zuen. Maiatzaren 8an alkatearekin, gizarte ongizate zinegotziarekin eta Iturbideko zuzendaritzarekin batzartu ostean lortutako akordio zela azaldu zuten, eta ostean udal gobernutik oharra helarazi zuten hori gezurra zela esanez.
Batzar hori aurreko astean egitea zen enpresa batzordearen asmoa, baina azkenean ez da batzar hori egin. "Enpresa batzordea desegiteko bozketa baino lehen egitea nahasgarria izan zitekeen, eta erabaki dugu hauteskunde berrien ostean egitea".