Hezkuntzan, lidergoan eta berrikuntzan erreferente den Richard Gerver Amaia antzokian izan da

Ane Vitoria 2017ko mai. 17a, 17:44

Zazpiehun pertsonek entzun dute hezkuntzan eta berrikuntzan aditua den Richard Gerverrek eskaini duen hitzaldia. Aurten, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 40. urteurrena ospatzen da eta, horren harira, gonbidatu berezi hau ekarri dute.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen hezkuntza-proiektuarekin bat dator Richard Gerver; izan ere, hezkuntza-sistema ikasleen egungo beharretara egokitzearen aldekoa da. Bada, Arrasatera gonbidatu dute Education: the simple thinking behind a complex future (Hezkuntza: pentsamendu soila etorkizun konplexuaren aurrean) izeneko hitzaldia eskaini dadin.

Hezkuntza-berrikuntza alorrean aditua

Richard Gerver (Londres, 1969) hezkuntza-berrikuntzaren alorreko mundu mailako aditua da eta, baita ere, nazioarteko erreferentzia hezkuntzan, lidergoan eta berrikuntzan. Bere proposamenak hainbat hezkuntza-erakundetan ezartzen dira, eta gobernu britainiarraren zein UNESCOren hezkuntza-politiketako aholkularia da.  Duela gutxi, Simple Thinking and Charge: Learn to Love it, Learn to Lead it liburua argitaratu du eta jada, best seller bilakatu da. Bere ezagutzek gai asko ukitzen dituzte: aldaketaren kudeaketa,  erakundeetako kultura-eraldaketa eta sormena eta berrikuntza, beste batzuen artean. Eta, gaurko hitzaldian landu diren gaiak honako hauek izan dira:

  • Zergatik ikasten dute umeek hain azkar? Nola berreskuratu ezaugarri hori
  • Hezkuntza goitik behera aldatu ala beroi eraginkorragoa egin?
  • Nola birpentsatu eta eguneratu ‘inteligente’ izatearen ideia?
  • Zer jarrera, atributu eta konpetentzia garatu beharko dituzte umeek murgiltzeko mundu aldakor eta iragar ezin batean.
  • Erresilientzia garatzearen beharra.
  • Balizko bikaintasuna bultzatuko duen kultura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak