Deialdiaren protokoloa martxan zutela, bariku gauean Arrasateko taberna batean, beste eraso bat izan zela jakin zuen emakumeen mundu martxako plataformak. Horregatik, atzoko elkarretaratzean hiru erasoen kontra egin zuten. Honetan, arrasatear ugari bildu ziren eta, baita, talde politiko ezberdinen zinegotziak ere.
Egoera jasan ezina dela dio Larraitz Trojaolak eta eraso guzti hauen kontra egiteko, elkarretaratzeez gain, zerbait gogorrago egiten hasi beharko dutela baita ere. Eraso hauen testuingurua ere kokatu zuen plataformak: "Ez dira ekintza solteak, gizarte matxista baten isla baizik. Honekin amaitu beharra dago", azpimarratu zuen Trojaolak.
Mondragon Unibertsitateak ere, eraso hauen kontra egitea nahi izan du. Bada, atzo goizeko 12etan fakultate guztietan 5 minutuko elkarretaratzeak izan ziren. Jada, ostegun gaueko bi salaketak jarrita daude.