Mondrak 1-0 irabazi dio Allerruri Kopako final-laurdenetako norgehiagoka

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko mai. 14a, 19:17
Mondrako jokalariak gaurko norgehiagokan baloiaren jabe erasoan.

Arrasateko taldeak Eibarren aurka jokatuko dute Kopako hurrengo norgehiagoka, Mojategin.

Partiduz partidu joan gura du Andoni Ezkurraren taldeak eta gaurkoa ondo amaitu dute. Kopako txapelketa jokatzen ari dira zuri-moreak eta etxean jokatu dute euren multzoan lehenengo amaitu dutelako. 

Allerru taldearen bisita izan dute gaur Mojategin, eta 1-0 amaitu da partidua. Goiz egin dute gola Arrasatekoek, partiduko lehenengo minutuetan hain zuzen ere. Allerruk ez du markagailuan aurrera egiterik izan.

Hurrengo itzulira

Mondrako taldearekin batera Eibar, Urnieta eta Lagun Onak pasa dira Kopako hurrengo itzulira. Zuri-moreek Eibarko taldearen aurka jokatuko dute, domekan, Mojategin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak