Oraindik ere badute zertaz gozatu arrasatearrek Musakolan, 22:30ean suzko erroberak jaurtiko baitituzte. Sorpresak ere iragarri ditu antolakuntzak. Bihar goizean 10:30ean hasita prozesioa egingo dute Santa Teresa elizatik San Isidroraino eta ondoren meza nagusia egingo da San Isidro elizan. Abesbatza eta herritarrendako luntxa eskainiko dira ondoren San Isidro elkartean.