Zaila ikusten zuten kanporaketari buelta ematea, eta bete egin dira aurreikuspenak. Donostiak talde indartsua duela erakutsi du itzulerako jardunaldian ere, eta joaneko jardunaldian moduan hirutik partidu bakarra irabazi dute Arrasatekoek.
Hirutik bat
Kadete mailan Etxezarretak eta Garitanok neurtu dituzte indarrak donostiarren kontra, eta etxekoak gehiago izan dira (22-16). Ondoren jokatu den gazte mailako partiduan zuri-moreendako izan da garaipena, Llodiok eta Muruak 22-9 irabazi dute. Senior mailako norgehiagoka gogorra izan da Arrasatekoendako: Bolinagak eta Arabaolazak 22-1 galdu dute.
Herri Arteko Txapelketatik kanpo Debarroko Pilota Txapelketan egingo dute orain ahalegin guztia Arrasateko pilotariek.