Txokolate-jana, argazkilaritza lehiaketa, umeendako marrazki lehiaketa, saiheski-jana... askotariko ekintzak egin dituzte Arrasateko Corazon de Encina elkarteko kideek egunotan. Elkarteak 27 urte betetzen ditu eta Extremadurako folklorea eta jakiak izan dira protagonista.
Atzo, zapatua, Raices Y Brotes eta Alegria De La Sierra folklore taldeen ikuskizunak izan zituzten elkartean. Kultura Asteko afaria eta dantzaldia etorri ziren jarraian. Gaur, domeka, txikiteoa, txapelketen finalak eta sari banaketak egingo dituzte.