Sanchezen aldeko Gipuzkoako plataformak ekitaldia egin du Arrasaten

Miren Arregi Amasorrain 2017ko mai. 13a, 10:00

Alderdi Sozialistaren zuzendaritzarako Pedro Sanchezen hautagaitza babestu dute Arrasateko Elma jatetxean atzo egindako ekitaldian.

Laura del Curak, Bixen Itxasok eta Jorge Letamendiak hartu zuten hitza ekitaldian eta helburua, besteak beste, "Euskadin Patxi Lopezek baino boto gehiago lortzea" dela jakinarazi zuten. Zentzu horretan pozik azaldu ziren, Sanchezek abalen %27,5 lortu dituelako erkidegoan. "Euskadiko Alderdi Sozialistaren zuzendaritzako inolako laguntza barik", azpimarratu zuten.

Sanchezen aldeko Gipuzkoako plataformak gaineratu zuen, bozka baliagarria Sanchezen aldekoa dela eta ezusteko handi eta desatsegina izan dela Susana Diaz eta Patxi Lopezendako Pedro Sanchezek horrenbeste abal lortu izana.

Bestetik, Arrasateko PSE-EEko afiliatuak haserre azaldu ziren; euren esanetan, Arrasateko Alderdi Sozialistak ez baitu ekitaldiaren berri eman bere kideen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak