20 emakume inguru Arrasaten, islamofobiaren kontrako tailerrean

Miren Arregi Amasorrain 2017ko mai. 13a, 17:29

SOS Arrazakeriak, Arrasateko udalak eta Emakume Txokoak elkarlanean antolatu dute prestakuntza saioa eta antolatzaileak "oso gustura" gelditu dira goizak eman duenarekin. 20 bat emakume batu dira prestakuntza saiora, "gehienak musulmanak, baina baita bertako jendea ere".

Herriz herri ari dira saioak egiten eta gaur Arrasaten egin dute. Maya Amranek gidatu du eta emakume eta musulman izateagatik sufritu dezaketen diskriminazioaz hausnarketa egitea zen asmoa. "Diskriminazio hori identifikatzea, argitara ateratzea eta horri aurre egiteko tresnak ematea", adierazi dute antolatzaileek. Arrasateko saioaz galdetuta emankorra izan dela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak