Drogarekin lotuta hainbat operazio egin ditu Ertzaintzak azken aldian Arrasaten. Astean egin dute bat San Andres auzoan. Bart gauean Montserrat tabernan egindako hori da, azkena.
Bart hasi du Ertzaintzak Arrasateko Santa Teresa auzoko Montserrat tabernan, drogaren kontrako operazioa. Tabernako nagusia eta langile bat atxilo eroan dituzte. Gaur, 13:30ak aldera joan dira tabernara miaketa egitera, epaileak horretarako baimena eman ostean. Ertzainor Unitateko kideak joan dira, txakurrekin, taberna arakatzera.
Drogarekin lotuta hainbat operazio egin ditu Ertzaintzak azken aldian Arrasaten. Astean egin dute bat San Andres auzoan. Bart gauean Montserrat tabernan egindako hori da, azkena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.