Beteranoek jokatuko duten partiduarekin ekingo diote egitarauari; 16:00etan da, Mojategin, eta etxekoak animatzera joan daitezen eskatu diete zaleei. Bukatutakoan, txikiteoa egingo dute Musakolan.
Txapeldunek 18:30ean hasiko dute ibilbidea kamioian, eta 19:30ak bitartean herriko kaleetan ibiliko dira. Ondoren, 21:00ak aldera Zabaletan elkartuko dira afaltzeko.
