Arrautza nork urrunen jaurti ibili dira aurten ere Mondragon Unibertsitatean

Jokin Guridi 2017ko mai. 11a, 13:31

Ikasleek arrautza bat apurtu gabe ahalik eta urrunen jaurtitzeko gailuak diseinatzean datza lehiaketa soilik kartoia, soka eta kola erabilita. June Altieri, Aizpea Garmendia eta Jone Sarasolak irabazi dute hegaldirik politenaren saria eta Andrea Arruti, Maika Lacunza eta Miren Gomezek berriz diseinurik onenarena. Hegaldirik luzeenaren saria hutsik gelditu da.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan antolatzen den San Pankrazio zaindariaren egunean ezinbestekoa bihurtu da Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko Lehiaketa. Lehiaketa honen funtsa arrautza bat ahalik eta urrinen apurtu gabe jaurtitzea da eta horretarako parte hartzaileek arrautza babesteko gailu bat diseinatu beharko dute. Diseinua egiteko baldintza bakarra material zehatz batzuez egina egon behar dela da. Zehazki, tamaina ertaineko oilo-arrautza egosi gabea eta ozpinetan busti gabea, kartoi mehea, soka edo fardel-haria eta ukipen-kola bakarrik erabil dezakete lehiaketan. Aurtengo berrikuntza diseinua margotzeko baimena izan da, tenperak, errotuladoreak edo bestelako margoak erabilita.

Lehiaketan sari desberdinak daude baina garrantzitsuena arrautza urrunen botatzen duenak irabaziko du. Aurten sari hau hutsik gelditu da ez delako talderik egon distantzia minimoa gaindetzeko kapaz izan denik. Hala ere, badira beste sari batzuk, hegaldirik politena eta diseinurik onena esaterako. Hegaldirik politenaren saria June Altieri, Aizpea Garmendia eta Jone Sarasolak osatzen duten Morez izeneko taldeak irabazi du eta diseinurik onenarena berriz, Andrea Arruti, Maika Lacunza eta Miren Gomezen MAM taldeak.

Aurtengo edizioan Liburutegiaren eraikineko hirugarren solairua izan da jaurtiketak egiteko aukeraturiko lekua eta bertatik futbol zelairantz bota dituzte arrautzak. 67 ikaslek parte hartu dute lehiaketan 25 taldean banatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak