Arrasatetik goizeko 8:00etan irten eta 11:00etan Maulera iritsiko dira. Bertan, Xiberoko hiriburua bisitatuko dute hango euskaltzaleen laguntzarekin. Eguerdian, 13:00etan, Urdiñabera hurbilduko dira Müsikaren Egünaren barruan antolatzen den Axurki bazkarian parte hartzeko. Bazkari hori hango ikastolen aldeko bazkaria izaten da, Iparraldeko euskaltzaleentzat hitzordu garrantzitsua. Arratsaldeko 15:00etan kontzertuak hasiko dira non, Ruper Ordorika, Pixuae, Group Doueh & Cheveu, Kokoko! eta Piniol taldeek parte hartuko duten. Azkenik, arratsaldeko seietan, Arrasaterako bidea hartuko dute. Izena eman nahi duenak, AEDra jo beharko du maiatzaren 26a baino lehen; prezioa 40 eurokoa da.