Donostiara, Uarkapen lortutako emaitzari buelta ematera

Xabier Urtzelai 2017ko mai. 11a, 18:42

"Donostiak erakutsi du talde indartsua daukala, eta egia da zaila dela kanporaketari buelta ematea, baina ahalegin hori egingo dugu", adierazi dute domekako partidura begira Arrasateko pilota elkartetik.

Egubakoitzean, Uarkapen jokatutako joanekoan Arrasateko pilotariek Donostiakoak hartu zituzten. Eta, Gipuzkoako hiriburuko ordezkariek erakutsi zuten aurten talde indartsuetako bat izango direla.

Hirutik bat irabazi du Arrasatek 

Kadete mailan Etxezarretak eta Garitanok neurtu zituzten indarrak donostiarren kontra, eta kanpotarrak gehiago izan ziren (8-22). Ondoren etorri zen gazte mailako partidua, eta hor bai, hor garaipena zuri-moreendako izan zen, Llodiok eta Muruak oso partidu txukuna jokatuta ondo menperatu zituztelako (22-10). Senior mailako norgehiagoka geratzen zen, eta hor Bolinaga eta Arabaolaza ahalegindu ziren, baina 9-22 galdu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak