Musakolako jaiak
Musakolako jaiak direla eta ohitura bihurtu den kontzertua eskainiko dute Arrasate Musikaleko Big band gazteak, Haize egur taldeak, orkestra gazteak eta Banda gazteak. Guztira 90 bat musikari igoko dira oholtzara. Kontzertua Santa Teresa elizan, maiatzaren 13an, zapatua, 19:00etan izango da eta sarrera doakoa da.