Aukeratutako esaldia aurtengo jaietako zapi eta pegatinetan erabiliko dira. Gainera, egokia baldin bada, jaietako kartel ofizialean ere erabiliko da. Erabilera kontuan hartuta, esaldi laburra eta argia baloratuko da eta Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten egiten duen edonork parte hartu dezake lehiaketan, taldeka zein bakarka. Lanak AED elkartean (Pablo Uranga 4-behera) aurkeztu behar dira maiatzaren 24a baino lehen.
Honako hauek jarraitu behar dira:
- Lanean ez da egilearen/egileen izenik jarriko. Datu pertsonalak (izen-abizenak, adina, telefono zenbakia eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hori, proposaturiko esaldiarekin batera, beste kartazal handiago batean.
- Emailez bidaliz gero, mezu bakar batean baina, bi fitxategitan bereizik bidaliko dira. Batean, proposaturiko esaldia eta, bestean, egilearen datuak. Mezua honako helbide elektronikora bidali beharko da: aed@aedelkartea.com.
Epaimahaia AED, Debagoieneko AEK, EHE eta Udaleko kideek osatuko dute eta maiatzaren 26rako jakinaraziko da epaia. 100 euroko saria banatuko da. Eta, epaimahaikoek horrela erabakiz gero, saria eman gabe gera daiteke.