Ordubetez doako aparkalekua izango dute Ibai-arteko erosleek

Xabi Gorostidi 2017ko mai. 9a, 17:22

Atzotik aurrera autoa aparkatzea ez da aitzakia izango herriko komertzioetan erostea nahi dutenentzat. Ibai-artek eta Laubideko parking-ak lortutako akordioari esker abantaila hori izango dute Arrasateko komertzioetan erostearen alde egiten dutenek.

Aparkatzeko zailtasunak herriko denden jarduna oztopatzen zuela ohartuta hasi ziren egitasmoari forma ematen, eta duela bi aste aurkeztutako hiri-ekonomia planean aurreikusitako neurria da. Maiatzaren 8tik aurrera, Laubideko Parkingarekin lankidetzari esker, ordubete doan aparkatzeko txartelak oparituko dituzte kanpainara atxikitutako Ibai-Arteko saltokiek. Saltoki hauek identifikatzeko eranskailu bereizgarri bat izango dute.

Txartela, erosketarekin bat

Abantaila hau baliatzeko erosketa burutzerakoan parking txartela eskatzea nahikoa izango da. Ondoren, aparkalekutik irteteko momentuan, txartela sartu eta barroteak zabalduko dira. "Kotxea hartuz gero, maiatzaren 8tik aurrera ez ahaztu zure aparkaleku ticketa eskatzeaz Arrasateko saltokietan" adierazi dute Ibai-artetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak