Aparkatzeko zailtasunak herriko denden jarduna oztopatzen zuela ohartuta hasi ziren egitasmoari forma ematen, eta duela bi aste aurkeztutako hiri-ekonomia planean aurreikusitako neurria da. Maiatzaren 8tik aurrera, Laubideko Parkingarekin lankidetzari esker, ordubete doan aparkatzeko txartelak oparituko dituzte kanpainara atxikitutako Ibai-Arteko saltokiek. Saltoki hauek identifikatzeko eranskailu bereizgarri bat izango dute.
Txartela, erosketarekin bat
Abantaila hau baliatzeko erosketa burutzerakoan parking txartela eskatzea nahikoa izango da. Ondoren, aparkalekutik irteteko momentuan, txartela sartu eta barroteak zabalduko dira. "Kotxea hartuz gero, maiatzaren 8tik aurrera ez ahaztu zure aparkaleku ticketa eskatzeaz Arrasateko saltokietan" adierazi dute Ibai-artetik.