Itxiera prozesuan dago Asmobi

Maite Txintxurreta 2017ko mai. 4a, 16:49

Arrasateko Asmobi galdaragintza enpresa itxiera prozesuan dago. Azken urteotan egoera latzean zegoen lantegia, eta langileek berau aurrera ateratzeko haien lan baldintzak okertu behar izan dituzte. Bada, aste honetan hainbat kaleratze burutu dituzte.

Asmobi lantegi azpikontratatua da, eta lehengaiak ekoizten ditu arlo desberdinetan diharduten enpresendako. Azken urteotan trenbideen sektorea hornitzen aritu izan dira nagusiki lanean. 25 eta 59 urte bitarteko 32 langile ditu lantegiak.

1993an sortutako enpresa da, eta azken urteetan gainbeheran sartuak zeuden. 2013tik aurrera asko okertu zen egoera, eta langileek gestio okerrari eta eginiko inbertsio txarrei egotzi die horren errua. Haiek diotenez, inbertsio oker horien ondorioz mailegu ugari eskatu behar izan dituzte urteotan, eta enpresa gero eta gehiago zorpetzen joan da.

Egoera latzaren aurrean, langileek defendatu dute haiek euren partetik asko jarri dutela lantegian aurrera jarrai zezan. Hala, azken hiru urteetan ez dute aparteko pagarik jaso, eta azken hamarkadan hitzarmenak jasotzen duena baino 70 ordu gehiago lan egin dute.

Asmobiko zuzendaritzak momentuz ez du gaiari buruzko adierazpenik egin nahi izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak