Norgehiagoka irabazten hasi arren, ezin izan zioten markagailuari eutsi eta bigarren zatian hartu zuen aurre Tellatuberri taldeak. Ezer jokoan ez zuten arren, intentsitate handiz kantxaratu ziren Zaldibiakoak Uribarrenen esanetan. 4-1 galtzen joan ondoren, atezain-jokalaria erabili zuten eta emaitza estutu arren ezin izan zuten garaipena lortu, horrek igoera fasea jokatzerakoan ematen duen abantailarekin batera. Hala ere, indartsu eta ilusioz joango dira Mondratekoak Tolosara, aspalditik ezagutzen duten taldearen aurka irabazteko asmoz. Izan ere, ibilbidea batera hasi zuten bi taldeek eta mailaz ere elkarrekin igo dute birritan, beraz Uribarrenen arabera, derbi kutsua ere izango du partiduak.