'Ina, nire ama afrikarra' ikuskizuna Kulturaten

Ane Vitoria 2017ko api. 28a, 09:47

Haurrei zuzendutako Ina, nire ama afrikarra ikuskizuna eskainiko da gaur arratsaldeko 18:30etan Kulturateko areto nagusian Liburuaren Egunaren ospakizunaren baitan.

 

Joan den domekan, hilaren 23an, Liburuaren Eguna izan zen. Horren harira, eta kultura sustatzen duen egun berezi hori ospatu nahian, Arrasateko Udal Liburutegiak egitarau berezia aurkeztu zuen martxoan; Udal Liburutegiak martxotik maiatzera bitartean antolatu dituen hainbat ekintzen berri ematen da bertan, eta era askotako jarduerak daude: haurrentzako ikuskizunak, gazteentzako lehiaketa, idazleen presentzia eta liburuen aurkezpena. Eta gaur arratsaldean umeen txanda da. Izan ere, haurrei bideratuta dagoen ekitaldia eskainiko dute Kulturaten. Hain zuzen, Ina, nire ama afrikarra ikuskizuna izango da. 7 urtetik aurrerako umeentzat zuzenduta dagoen ekitaldi horretara joan nahi duenak Kulturateko areto nagusira gerturatu beharko du arratsaldeko sei eta erdietan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak