Estatuko selekziokoekin lehian

Xabier Urtzelai 2017ko api. 26a, 12:55

Joan den domekan jokatu zuten Gipuzkoako gazte mailako 23. Klasikoa Zegaman, eta estatu osoko selekzioekin batera lehiatu ziren Dorletako Amako Portabicis.com taldeko ordezkariak. Erretratuko seikoteak lan txukuna egin zuen, eta ikasgai ederra izan zen, zalantza barik. Bihar, Euskal Herria Trofeo barruan Amurrioko II sari nagusian izango dira.

Txirrindularitzako ikasgai ederra izan da asteburuan Portabicis.com taldeko ordezkariek Zegaman jasotakoa, estatu osotik etorritako lurraldetako selekzio askotako ordezkarien kontra neurtu zituzten-eta indarrak. Izan ere, gazte mailako hitzordurik nagusienetakoa izaten da urtero Gipuzkoan antolatzen dutena. Antolatzaileek 120 kilometrotako ibilbidea prestatu zuten Goierri aldean, eta ziklistek Atagoiti, Liernia, Aztiri eta Barbariko malda gogorrei egin behar izan zieten aurre. Ez dira mendate luzeak, baina bata bestearen jarraian min handia egin zuten tropelean.  

Bada, Euskadiko selekzioko Unai Iribar izan zen Gipuzkoako klasikoko onena, eta gurekoen artean Ulmako ziklista oñatiarrak eta Portabicis.com taldeko ordezkariak izan ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak