BNI sarea laster Arrasaten

Ane Vitoria 2017ko api. 26a, 12:27

BNI sarea martxan jarriko dute Arrasaten. Proiektu honen xede nagusia, enpresa txiki zein ertanei laguntza eskaintzea da, enpresen kide diren erreferentzia sare bat osatuz.

Ahoz-ahoz bitartezko marketingaren bitartez funtzionatzen du proiektu hau. Izan ere, honen funtsa, enpresa txiki eta ertainen kideak biltzea da eta horietako bakoitzak enpresaren munduan dabiltzan kontaktu ezberdinak eskainiko ditu. Maiatzaren 5ean jarriko da martxan Arrasateko BNI sarea Polo Garaiko eraikinean. Dinamika, beste BNI sareak bezala, goizeko 6:45etan geratzea izango da. Bertan, enpresa ezberdinetako kideak elkartuko dira bilerari goizeko 7:00etan hasiera emanez. Bilerek, ordu eta erdiko iraupena izango dute eta horietan, 20 puntu nagusi batzuez mintzatuko dira. Bilera danek, ostiralero antolatuko dira eta enpresa kideek bilera denetara joateko konpromezua hartu beharko dute. 

Konpromezua eta konfiantza funtsezkoak dira BNI sarean. Honetan parte hartzea nahi duten enpresek ez dituzte ezaugarri berezirik bete behar. Ostiralean gerturatu daitezke bileretara informazio bila, eta interesatuta egon ezkero, eskaera orria bete eta entrebista bat pasa beharko dute. Hala ere, ezingo dira jarduera berdinean dabiltzan bi enpresa izan, horietako baten aukeraketa egingo dute zuzendaritzatik. Arrasateko Udalak ekimen honen alde egitea nahi du Maria Ubarretxenaren esanetan: "Babesa eman nahi diogu interesgarria delako enpleguarekin eta ekonomiarekin zerikusia duelako. Udaletxetik eskainitako babesa inplizitua izango litzateke, eta bilerak egiteko behar diren gela edota Kulturate bezalako tokiak eskaintzea baita ere".

Jada asko dira Euskal Herri mailan sortu diren sareak. Bizkaian esaterako Getxo, Bilbo zein Durangon sortu dira; Gernikan ere sarea sortzen ari dira. Gipuzkoan Beasainen, Eibarren, zein Donostian. Araban aldiz, bakarra dago Gasteizen, baina bigarrenaren sorkuntza prozesuan dabiltza. Orain, Debagoienaren txanda da eta Arrasate izango da bailarako aitzindari BNI sarean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak