Aurten ere herriko haurren ideiekin ospatuko du bere eguna Eguzkilaruk

Xabi Gorostidi 2017ko api. 25a, 16:59

Iazko arrakasta ikusirik, parte hartze prozesuak eta postontziak jarriko dituzte Txatxilipurdiko kideek herriko auzo eta gune ezberdinetan. Haurrak animatzeko eta ekimenen berri emateko ondorengo ikus-entzunezkoa ere prestatu dute.

Ekainaren 25ean Eguzkilaru Eguna ospatuko dute Arrasateko haurrek, eta iaz bezala, egun berezi horretarako proposamenak helarazteko aukera izango dute aurten ere.

Iaz 100 haur inguruk eman zituzten euren ideiak, eta egunaren arrakasta ikusirik Txatxilipurdiko kideek ideiak batzeko parte hartze saioak prestatu dituzte. "Haurren eguna izanik Eguzkilaru eguna berauen parte hartzeaz diseinatzea da gure ideia nagusia".

Maiatzaren 2an egingo dute lehen parte hartze saioa Arimazubin, 3an San Antolinen eta 4an Herriko Plazan, denak 18:00etan.

Bertara agertu ezin direnentzat postontziak jarriko dituzte herriko leku ezberdinetan. Maiatzaren 2an Arimazubin, Itxaropena plazan eta Kurtze Txiki plazan. 3an Munarren, Ahateen parke ondoko ziburuetan eta San Antolinen,  4an Seber Altuben, Zaldibarren eta Herriko Plazan eta 5ean Euskal Herria plaza, Txaeta eta Aprendizen eraikineko jolas parkeetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak